XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hoberenen galera etengabea aipatu dugu goraxeago; galera bikoitza, azaldu dugunez: bertakoena, eta bidenabar han dagoen jendeena.

Fenomeno horri ezin osakin kaltegarriago bat darraikio: erdipurdiko horiek gelditu egiten direla, eta betirako gelditzen gainera, beren bizi guztirako.

Ez baitzuten horrenbestekorik espero!.

Finkatuz gero, nekez galduko dute beren postutxoa, beste hobe bat ez bazaie eskaintzen bederen.

Hots, hoberik ezin inola haiei suerta, kolonian bertan baizik.

Horregatik, eta esan ohi denaz bestaldera, eta izaeraz beraz aldakor diren postu batzutan izan ezik, kolonietako langile-jendea aski aldagabe eta iraunkorra izaten da.

Erdipurdikoen nagusikuntza eta goitiera, horrela, ez dira mementoko makurraldi igarokor bat, betirako deskalabroa baizik; eta alderdi honetatik koloniak ez dauka benetan bere burua altxatzerik.

Oiseau de passage deitu ohi diren horiek ere, indarrez beterik iritsi arren, kolonietako administrazio-giro eskasa nekez alda dezakete, are gutxiago goitik behera ezer iraul.

Gizajende eskasen ezarian-ezariko hautaketa hau, beti ere eta nahi-ta-ez gertatzen da kolonietan; eta, bertako hauta-alorra hestua izanik, larriago bilakatzen da mehartasuna.

Aitagandik semeagana, osabagandik ilobagana, lehengusuagandik lehengusuagana, hertsia eta arrazakoia da legedia; eta, hori dela bide, kolonizatzaileen multzotik irteten da soilki, eta kanpo aldetik erasten zaion parte ezin arinagoa hutsaren hurrena da.

Histu bezala egiten da aparatoa, horrela, administraziozko odolkidetasun horren bitartez.

Eskasak markatzen du, azkenekoz, koloniaren doinu nagusia.

Hori da kolonizatuaren benetako herrialde-kidea, horrek baitu behar ordainketarik handiena.

Koloni-harremanik berezienak horren eta kolonizatuaren artean lotzen dira.

Eta ahalik eta ermokienik eusten die berak harreman horiei, kolonikuntzari eta statu quoari;.